Pribatutasun politika

Tratamenduaren arduradunaren nortasuna eta kontaktua 

Ainhoako herriko etxeak du, ainhoa.fr webgunea platan ezarri. Bere egoitza 10 Herriko etxeko inta - 64250 Ainhoa, helbidean kokatzen da.

Ainhoa herria, tratamendu arduradun gisa, webgune honen bidez zuri buruz biltzen dituen datu pertsonalak tratatzen ditu (oraindik goiti, “Datuak”)..

Ainhoako hiriak egiten duen zure Datuen bilketari eta tratamenduari buruzko galderarik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan datuen babesaz arduratzen den gure ordezkariarekin, e-mezuz : mairie-ainhoa@orange.fr

Zein datu tratatuak dira ?

Webgunearen erabileraren karietara, Ainhoako hiriak Webgunearen erabiltzaile gisa dagozkizun datu zenbait biltzen eta tratatzen ditu, bereziki gurekin harremanetan jartzen zarelarik galderak egiteko edo ohar edo iradokizun bat egiteko, edo zure DBAN eskubideak baliatzeko gure Webguneko harreman inprimakiaren bidez. Kasu horretan, zure harremanetarako datuak biltzen ditugu eta zure galdearen tratatzeko nahitara ematen dizkiguzun argibide guziak ere..

Datuak zein helburuarekin tratatuak dira ?

Zuri buruz biltzen eta tratatzen ditugun Datuei esker, Webguneko harreman inprimakiaren bidez egiten dituzun argibide galdeei eta DBAN eskubideak betetzeko galdeei erantzun diezaiekegu.

Datu horiek zein datu basean tratatuak dira ?

Zure Datuen tratamendua zure onespenarekin egiten da argibide eskaeren erantzunei dagokienez. 

DBAN eskubideak baliatzeko galdeen kudeaketaren karietara, zure Datuen tratamendua legezko betebeharrean oinarritzen da.

Webgunearen funtzionamendurako eta segurtasunerako egiten dugun tratamendua oinarritzen dugu kudeatzen ditugun plataformen segurtasuna bermatzeko gure bidezko interesean.

Zure datuak ematea behartua ote zara ?

Gorago aipatu helburuak lortzeko guretzat beharrezkoak diren Datuak izartxo batez seinalatuak dira. Ez baldin badituzu argibide horiek ematen, ezin izango dugu eskatu dituzun zerbitzuei ihardetsi.

Izartxo batez seinalatuak ez diren Datuak hautuzkoak dira; proposatzen dizkizugun zerbitzuak hobetzeko aukera ematen digute.

Datuak zenbat denboraz atxikiak dira ?

Oro har, zure Datuak atxikitzen dira bildu ziren helburuak lortzeko denboran bakarrik, hots, zurekin ukan genituen azken harremanetatik 3 urtera (adibidez, zure argibide eskaerak).

Datuak norreri bidaliak dira ?

Gure zerbitzuen karietara, zure Datuak transmititu edo eman ditzakegu Ziburuko Herriko Etxeari. 

Zure Datuak beste batzuei ematen ahalko dizkiegu legeak edo justizia erabaki batek baimentzen eta agintzen baldin badu, edo bere eskubideen babesa eta defentsa segurtatzeko beharrezkoa baldin bada.

Kasu horiez gain, zure Datuak ez dira nehori emanen edo publiko eginen zure baimenik gabe.

Zein dira zure eskubideak ?

Eskubidea duzu zuri buruzko Datuak eskuratzeko, haien zuzenketa galdatzeko, haien ezabatzeko edo eramateko, baita ere zure Datuen tratamenduaren mugatzea galdegiteko, zure onespena kentzeko eskubidea eta hil ondoan zure datuak zer bilakatu behar diren aginduak finkatzeko eskubidea.

Eskubide horiek noiznahi balia ditzakezu e-mezu bat igorriz mairie-ainhoa@orange.fr helbidera edo gutun bat helbide honetara :
Ainhoako Herriko etxea
10 Herriko etxeko inta
64250 Ainhoa

Galdatu ondoan, iduritzen bazaizu zure “Informatika eta Askatasun” eskubideak ez direla errespetatuak, erreklamazio bat egin dezakezu CNIL Frantziako kontrola aginteari :

IABN : Informatika eta Askatasun Batzorde Nazionala (CNIL frantsesez)

Fontenoy Plaza, 3 - TSA 80715 - 75334 PARIS CEDEX 07.