2025eko uztailaren 7tik, astelehenaz geroztik, Karrika Nagusia itxita dago ibilgailu motordun ororentzat, 09:00etatik 19:00etara, hildakoen monumentuaren eta Erratzu etxearen artean (535 Karrika Nagusia).
Aparkaleku ezberdinetara sartzea posible izanen da, norabide bikoitzean antolatu berri den Kaperako bidea karrikatik.
Erriberak izan ezik, Ezpeletatik datozen ibilgailuek ezingo dute Amuntsainetik-Armaiarako bidea hartu RD20tik. Herria bisitatu nahi dutenek edo saltegi edo osasun profesional ezberdinetara joan nahi dutenek Karrika nagusitik jo dezakete hildakoen monumenturaino, eta gero Kapera Ttipiaren eta Garziako inta bidearen bidegurutzeraino doan aparkalekuetara doan karrika hartu.
Dantxaria auzotik datozen ibilgailuek ezingo dute Garziako inta herriko bidea hartu, Menta etxearen parean itxita egonen baita. Herria bisitatu nahi duten bisitariek "platanondoen plazatik" gertu dauden aparkalekuetan aparkatu ahal izango dute.
Harazpiko bidea bide berde bihurtua da, ibilgailu motordunentzat debekatua, ibaiertzekoentzat izan ezik