Gaztaina elkarteak formakuntza bat antolatzen du azaroaren 30an goizeko 9etatik eguerdi arte txertatzen ikasteko Gabriel Durruty-rekin. Sahats abarren gainean trebatzeko parada ukanen duzu.
Bidarrain iraganen da formakuntza. Toki zehatza berantago konfirmatua izanen zaizu.
Parte hartu nahi baduzu aski duzu associationgaztaina@gmail.com helbideari meil bat igortzea zure izena, deitura, meila eta telefono zenbakia zehaztuz