Zure haurrarekin eta bertze buraso batzuekin elkartzeko gogoa?
Zer da ?
Lagunarteko leku bat da, buraso eta haurren arteko elkarguneak errazten dituena
Norentzat ?
- Etorkizuneko burasoentzat;
- 0 eta 6 urte arteko haurrentzat, erreferentziazko buraso edo heldu batekin.
Zertarako ?
- Erlaxazio eta laguntasun une atsegin bat pasatzeko;
- Bere haurrarekin trukaketa eta jolas denbora partekatzeko, txikientzat egokia den gune batean;
- Lotura sortzeko;
- Ama laguntzailearen etxean, haurtzaindegian, eskolan sartzea errazteko .
Nola ?
- Deneri irekia, anonimoa, doakoa eta inskripziorik gabea;
- Haurra burasoarekin edo heldu ezagunarekin geratzen da;
- Bakoitza nahi duenean etorri eta joaten da;
- Ongi etorriak dira, zuen entzuteko.
Gune honek familiei (burasoak, aitatxi-amatxik, 6 urte arteko haurrak) trukaketa eta elkarbizitzarako leku bat eskaintzen die, non helduek beren egunerokotasunari buruz truka dezaketen eta haurrek loratzen ahal diren, bertan diren iratzartze eta motrizitate joko anitzen bidez.
ELEA zerbitzu libre eta eskuragarria da, aitzinetik izena eman gabe.
SENPEREN
Ortzegunero
- 9: 00etatik 11:30era
- Elkartetxea
- Tel: 05 59 54 58 21 edo parentalite@senpere64.fr