Laborantza

Ainhoaren lurraldeak, laborari anitz kondatzen ditu.

Laborantza presentzia handia du eta dinamikoa da. Aberastasuna eta bere produkzioren aniztasunari esker bereizten da : xerri, ardi, pottoka edo behi hazleak, baratzezainak eta biper ekoizleak atzematen dira. Laborari gehienek haien produkzioei balioa handitzen diete haiek bihurtuz eta salmenta zuzena eginez (gasna, jogurta, biperra, zerrikia...).

Aberatsa eta aniztua den laborantza

Ainhoa, Biperraren AOC-AOP zonan

Informazio guziak atzemanen dituzu, Ezpeletako biperraren sindikatuaren webgunean den ekoizleen kartan  :

www.pimentdespelette.com.

Ainhoa, Ossau Iraty-ko gasnaren AOP zonan

Informazio guziak atzemanen dituzu, Ossau Iraty-ko webgunean den ekoizleen kartan :

www.ossau-iraty.fr

Ainhoa, AOP Kintoa zonan

Informazio guziak atzemanen dituzu, Kintoaren webgunean den ekoizleen kartan :

www.kintoa.fr

Ainhoa Gaztaina elkartearen kidea, 2023az gero


2018an sortua, Gaztaina elkarteak Euskal Herriko gaztainaren kultura eta eraldaketa, eta bere estatusak hobetu nahi ditu. 

Lehenago, lurraldeak gaztainadi garrantzitsuak ezagutu ditu, bereziki Baiguraren mendigunearen inguruko zonan (Bidarrai, Heleta, Luhoso, Makea, Lekorne), haien handitzearen aldeko den zona, goratasunaren ondorioz. Beste aspaldiko gaztainadi zerrendatuak izan dira beste alderdi batzuetan (Zuraide, Senpere, Baigorriko ibarrean etb...) 



Elkarteak ondare hori zaindu eta berritu nahi du eta leku horretan hedatzea, ertain mendien tokiaren antolaketa menperatua eta partekatu baten helburuarekin.



Gehiago jakin Gaztaina elkartearen webgunean