Orri honen irakurtzeko bataz besteko denbora 3 minutukoa eta 54 segundukoa da. Ingurumenari gutiago eragiteko, gomendatzen dizugu bi orrialdetan inprimatzea, zuri eta beltzez, 2 orri hostoka.

Historia eta ondarea


Ainhoaren historia

Hirixkaren sortzea

13. mendearen hastapenean, Premontretar fraideek haritz egurrez ebakia eta transhumante artzainez betea den ahalpide toki hori sortzea autatu zuten, haien bost bizitokietatik (vicariat) bat, Konpostelako bidean sortzea pentsatua. 
Nafarroko gortearen goi mailako, Juan Perez de Baztán-en jabetza, erabakia hartua zen bizitoki txiki hori jaurerrian kokatzea.  
Ainhoako herrixka izango zen, bastida-herri bat, bide zabal baten zehar bikainki lerrokatuak diren etxetaz betea.

Lapurdi eta Nafarroako mugetan 

Herriak kalte anitz ezagutu ditu ingles burujabetza denboran : Ingalaterra eta Nafarroaren artean partekatua 13. eta 14. mendeetan, 1451 urtean baizik, Charles VII -pean, Ainhoa frantses herri bat berriz bilakatzen da. 

Iraultza denboran

1789ko iraultza tormentak, erlijionezko bizia biziki hunkitua izan da, baina kristau sinesmen keinuen ezeztapena ez da erresistentziarik gabe egin. Ainhoako eliza, kultuei hetsia, zuhain saltoki batetan aldatua izan zen, baina eliztarrak, haien sinesmenari leial egonak, Urdazubiko abadiara gordeka abian ziren. 

Españako kanpaina

Iraultza eta gero, bakea oso laburra izan zen euskal mugarendako. Gerla fite berriz agertu da Urdazuri bazterrean, Españaren kanpainaren bukaeran (1813-1814an). 

Gaur egungo aroa

Geroztik, Ainhoa herria, gerla anitzetan iragan diren beste fronteetan eraman diren borroketaz urrun egon da. Aldiz, Ainhoar gazteek gerla guzi horiei parte hartu dute eta gehienetan haien bizia sakrifikatu dute.

Nafarroako erreinuaren karta - Cantelli Giacomo (17. mendea) - Iturria BNF Gallica 
Frantzia orokorraren karta - Flamichon François (18. mendea) - Iturria BNF Gallica 

Konpostelako bidean geldialdi bat 

 

Ainhoaren hastapenean, nomada artzainak baizik herrian bizi ziren. Baina XII. mendean, Juan Perez de Baztan, gunearen jabeak, eta Urdazubiko abadeak, elizako agintariaren ordezkaria, Ainhoako bizitokia (vicariat) sortzea autatu dute. 

Ainhoa herria errezibitze, ostatu emate, eta hornitze lekua bezala pentsatua izan da Konpostelako bidearen erromesendako. Denborarekin, ezin baztertuko geldialdi toki bat bilakatu da. 

Bere meatze iragana

Ainhoak ezezaguna den meatze iragana du Premontretar, (metalurgiako langile fraideak) garaian gibelera egiten duena. 

Iragan hori, « Olha », « Arrotza », « Meha » lekuen izenetan asmatzen da, lurraldeko zain tokietan.

Ainhoa eta Urdazubi, burdinolaz aberatsa meatze leku baten bihotzean kokatzen ziren. Industria aktibitate horien oroitzapena ospatua da Urdazubiko burdinaren bestan. 

Bere ondarea

Dantxaria 

Urdazubi herriko auzo batekin mugan (eta Dantxarinea bere auzoa), Urdazuriko ibaiadar bat den Lapitxuri errekaz bereizia da.

Joannes de Quirno, bale ihiztari eta dantzaria, 1733an, Dantxariarenea izendatzen dituen 3 etxe eraikitzen ditu, 1701an, Donibane Lohizunen, Españako Filipe V (Anjou-ko dukea) erregearendako egin zuen dantzari orroitzapenez.

Etxe hori, auzoaren izenaren hastapena da eta Larreburuko bidetik ikus daiteke.

Bastida herri bat 

Herria, bastida forma batean eraikia izan da, karrika nagusi bakar batekin. Karrika hori, bide zabala bat da, XVII. mendeko Lapurdiko bilbadurako etxe eta XVIII. mendeko etxeataz osatua. Plaza nagusia, elizaren ondoan den frontoiaren inguruan antolatua da.  

Ingurumena eta etxe horien kontserbazioak, Frantziako herri ederrena izendatua izateko balio ukan du Ainhoarendako.

Ainhoa, bastida herria

 

Ainhoako etxeen berezitasuna

Matxitorenea etxea


Euskal Herrian, gehienetan, etxeen aitzinaldeak ekialdeari begira eraikitzen dira, itsasotik etortzen den eguraldi txarrataz babesteko.

Horregatik, karrika nagusia bisitatzean, alde batean etxe aitzinaldi ederrak, koloredun bilbadurak eta irekitze zabalak direla eta bestaldetik aitzinaldiak gutiago apainduak eta irekitze hertsiagoak dituztela ohartuko zirezte.

Etxeen ateburuak ohargarriak dira.

Herriko etxe zaharrena Matxitorenea etxea da. 17. mendeko baino lehenagokoa, 1618tik 1648ra izan den Hogeita Hamar Urteko Gerra-n iragan den herri desegiteari atxiki duen etxe bakarra da. 

Andre Mariaren Jasokundearen eliza 

Eraikina, 12. mendeko lehenagoko etxe baten gainetik eraikia izan zen eta eliza bilakatu da 13. mendean.

Eliza Juan Perez de Baztan (Jaureguizar eta Ainhoako gazteluen jauna) seguraski dedikatu du Ama Birjiniari.

Barnean, Andre Mariaren Jasikundearen elizak, Lapurdiko erlijiozko arkitekturaren ezaugarriak erakusten ditu : eliza barne (nef) bakarra, zutaberik ez, zureriaz estalia eta galeria izeneko estai batzuk.

1996an, eliza, monumentu historikoen zerrendan markatua izan da.

 

Hilerria

Elizaren inguruan den paisaia hilerria, euskal hilobi artearen adibide eder bat da : disko edo laukizuzen formako hilerriak ikusiz.

Hilarriek data guti dituzte baina irudikapenez aberatsak diren ikur eta geometriko marrazkiz beteak dira.

Louis Marie Hyacinthe Fabre, mugen hartzaile, euskal hizkuntzaren espezialista eta euskara-frantsesa hiztegiaren idazlea, Ainhoan lurperatua da.

Disko formako hilarria
Louis Marie Hyacinthe Fabre-en hilarria 

Elorri zuriko Gure Andereako kapera (Aranzazu)

Kapera hori, elorri zuriko sasietan artzain gazte bati agertu den Ama Birjiniari dedikatua, 389 metroko altueratan eraikia Atsulaiko mendi mazelan.

Kaperatik, Xareta zirkuako eta nibela ibarraren (Donibane Lohizune eta Atlantikako kostaldea arte), Lapurdi probintziko, ikuspegi ederrena ikusten da.

Gainera, 14 gurutzeko bide batetik pasatuz, Euskal Herriko hilarri berezkoenak atzematen dira kaperatik ez urrun.

Latsagia

1858an, Napoleon III eta Eugenia frantsesen enperatrizia haien autoatik jautsi dira Alhaxurruta iturriaren ondoan.
Haien ibilaldia oinez segitu dute, haien jende lerroarekin, Dantxariako zubia arte.

Ainhoari buruzko obra batzuk


  • Martin Elso-en monografia : "Histoire d’un village basque : Ainhoa"
  • Pierre Harispe-k idatzitako eleberria :  "Aïnhoa, roman de mœurs basques"
  • Mikel Duvert-en "Trois siècles de vie en montagne basque : Ainhoa"