Herritartasunaren errolda

Frantses herritartasuna duen edozein pertsona (mutiko edo neska),  bere herritartasunare errolda egin behar du, bere 16 urteak eta hurrengo 3 hilabeteen artean. 

Prozedura

Horretarako, leku haietara joan behar zira : 

  • bizilekuko herriko etxera
  • Frantziako kontsuletxe edo ou diplomatiko zerbitzuan pertsona atzerrian bizi bada.

Pertsona adingabekoa bada,bere legezko ordezkariak (guraso, tutore...)  urraspide horiek betetzen ahal ditu beren ordez.

Deklaratu beharko da :

  • abizena (eta halabeharrez "d'usage" abizena ere), izenak, sorlekua, sorteguna eta gurasoen informazioak ere
  • helbidea
  • familia egoera, eskolarra, unibertsitatekoa edo profesionala

Ekarri behar diren dokumentuak :

  • nortasun agiri bat (nortasun agiria karta, pasaporta edo frantses herritartasuna frogatzen duen dokumentu bat),
  • familiako liburuxka  

Pertsona helbarritasun edo elbarritzen duen eritasun batetaz hunkitua baldin bada, eta defentsa prestakuntza deia ez egiteko baimen berezia nahi baldin badu, defentsa ministroari elbarritasun karta edo onetsi mediku batek eskura emana dion mediku agiri bat, eman beharko du. 

Errolda agiri bat emana izanen da. 
Agiri hori, azterketa eta publiko konkurtsoetan bereziki aurkezteko beharrezkoa da. 

Kontuz, agiri hori ongi atxikia izan behar da, herriko etxeek kopiarik ez dutelako ematen. Haatik, froga bat, pertsona ardurapean dagoen estatu zerbitzuaren bulegoari galdetzea posible du, galtze edo ebasketa kasuan.

Epea ez bada errespetatua, pertsona legez kontrakoa da. 
Estatuko konkurtso edo azterketak ezingo ditu pasatu (adibidez : baxoa). 
Arauetan ezartzeko, 25 urte baino lehenago, pertsona bere herriko etxeara (Frantziako konzultetxe edo diplomatiko zerbitzuan)  izan behar da, deklaratzeko. 
Orduan, errolda agiria emana izanen zaio. 

Herritartasun errolda eta gero, zure egoera aldaketa guziak seinaltuak izan beharko dira militar agintariei.

Informazio gehiago www.service-public.fr webgunean