Orri horretan, bideratuak ahal zaitezten webguneak eta telekargatzeko dokumentuak, pantaila irakugailua edo laguntza teknologiko baliabideekin ez da konpatiblea. Helgarritasun arazo bat aurkitzen baduzue, herriko etxearekin harremanetan sartzen ahal zarete telefonoz 05 59 29 92 60 zenbakian, edo e-mezuz mairie@ainhoa.fr helbide elektronikoan.
Haurtzaroa
Maitetxoak haurtzaindegia
Herrian edo ondoko herrietan bizi bazarete (Sara, Zuraide, Ainhoa) Senpereko Maitetxoak haurtzaindegiak zuen haurrak errezibitzen ditu astelehenetik ostiralera, 7ak eta 30etatik, 18ak eta 30etara.
Kontaktuak
Maitetxoak haurtzaindegia
Arotxa karrika
64310 Senpere
05 59 54 11 95
creche.saintpeesurnivelle@wanadoo.fr
creche-saint-pee.jimdofree.com
Haurtzaina
Zaintze modu bat xekatzen duten familiek "Relais Petite Enfance Hiru Irri"-ari zuzentzen ahal dira.
RAM-ak haurtzainen zerrenda proposatzen du eta enplegatzaileen eginkizunak eta errezibitze molde desberdinak, gurasoei jakinarazten dituzte.
Kontaktuak
Relais Petite Enfance Hiru Irri
06 11 91 61 21 / 05 59 54 58 21
parentalite@senpere64.fr
Aisialdien harlekua (Senpere)
Aisialdien harlekua, Senperen bizi diren, 3 urtetik 12 urtetarako, haurreri lehentasuna ematen die, eskolar bakantzetan eta asteazkenetan eskola garaian.
Senperen bizi den familia (aitatxi-amatxi, izeba-osabak..) dutenen haurrek, Senpere eskolan direnak edo Ainhoako auzoko herrietan, Sara, Zuraiden bizi direnen haurrak errezibitzen ahal ditu ere.
Baldintza horretan sartzen ez diren haurrak, errezibituak izaten ahal dira izen ematearen epemugan gelditzen diren tokien arabera. Horretarako, igurikatze zerrenda batean aintzinetako izen ematea eta Auzapez Jaunari galdezketa idatzi bat egin beharko da.
Gainera, euskarari toki handi bat emana zaio : gehienetan, ahal delarik, enplegatuak diren animatzaileak elebidunak dira eta haietako bat, haur taldeka ezarria da. Badu 2 urte, bakantza garaietan, 3 eta 6 urte artean duten haurrak, osoki euskaraz den errezibitze bati izena ematea, familiei proposatua dela.
Ordutegia
Asteazken eta eskola oporretan : 7ak eta 30etatik, 18ak eta 30etara (besta egun, asteburu eta eguberriko oporretan salbu)
Eskola egunetan : 7ak eta 30tatik, 9ak arte eta 17ak eta 30etatik, 18ak eta 30etara (urririk den herriko zainketa proposatua da aisialdiko zentroaren lokaletan).
egunaren erdiko errezibitzea (janaldiarekin) :
- goizean : 7ak eta 30etatik – 13ak eta 30etara
- arratsaldean : 12ak etatik – 18ak eta 30etara
egunaren erdiko errezibitzea (janaldirik gabe) :
- goizean : 7ak eta 30etatik – 12ak etara
- arratsaldean : 13ak eta 30etatik – 18ak eta 30etara
haurren heltzea / abiatzea :
- goizetan, 7ak eta 30 eta 9ak artean
- arratsaldetan 13ak eta 15 eta 13ak eta 45 berantenez artean.
17etatik, 18ak eta 30 arte berantenez, berreskuratuak izan behar dira arratsetan.
Gurasoek edo laguntzaileek, haurren heltze eta abiatzean markatze urratsak betetzea hitzemanaren obligazioa dute.
Izen emate eta kontaktuak
Izen emate guziak interneten bidez egiten dira Senpere herriko herritar espazioko familien ataria-ren bidez.
Senpereko familien atarian iritsi
Kontaktuak
Zailtasun kasuan, mesedez, anitz zerbitzuko plataforma-rekin harremanetan sartu :
109 Chemin Ibarbidea
64 310 Senpere
05 59 54 58 21
enfancejeunesse@senpere64.fr
Eskola - Zaindegia
Ordutegia
eskola :
Eskola, 9 egun erdietan funtzionatzen du, ordutegi honekin :
- Astelehen, astearta, ostegun eta ostiraletan : 8ak eta 20etatik - 12etara / 13ak eta 20etatik - 15ak eta 15etara
- Asteazkenetan : 8ak eta 20etatik - 11ak eta 30etara
Eskolako erritmoen ezartzearekin, urririk diren Eskolaz kanpoko Aktibitate Denborak ("TAP" frantsesez) antolatuak izan dira 15ak eta 15etatik 16ak eta 30etara.
15ak eta 15etan, ikasleek autatzen dute etxerat sartzea edo eskolan egoitea eta Eskolaz kanpoko Aktibitate Denboretaz baliatzea.
16ak eta 30tik goiti, haurra etxerat sartzen da edo ordaindu behar den zaindegiak gain hartzen du.
zaindegia :
7ak eta 30etatik, 8ak eta 20etara eta 16ak eta 30etatik, 18ak eta 30etara eskola egunetan.
Edozein haurra 16ak eta 30tik goiti beti hor dena, ordaindu behar den zaindegian dela konstideratzen da.
Kalitateko zerbitzu baten garantia emateko eta denen interesarendako, haurren errezibitzeen ordutegia errespetatzea galdegina da.
Zaindegi prezioak
Bi molde proposatuak dira :
Hilabeteko harpidetza
Astelehen, astearte, ostegun eta ostiral goiz eta/edo arratsetako eta asteazken goizetako dena barne den prezioa :
- Haur bakarra : 25,34 € / hilabetea
- 2 haur : 34,84 € / hilabetea
- 3 haur : 52,27 € / hilabetea
eguneroko prezioa - noiztenkako izen ematea
- Haur bakarra : 2,20 € / eguna
- 2 haur : 3,30 € / eguna
- 3 haur : 3,85 € / eguna
Izen emateak eta kontaktuak
Izen emateak, herriko etxearekin ikusten dira.
Familiako liburuxka, bizilekuaren frogagiri eta osatuta den izen emate paperarekin etorri behar zarete.
Herriko etxearekin harremanetan sartu
Lehen mailako eskola publikoa elebiduna (FR / EUS)
Quartier Karrika
64250 Ainhoa
05 59 52 21 80
ce.0640268U@ac-bordeaux.fr
EAD (Eskolaz kanpoko Aktibitate Denborak)
EAD-a, herriak antolatzen eta bere gain hartzen duen aktibitate denbora bat da, eskola egunaren segidan.
Aktibitate horiek, haur guziek praktika kultural, artistiko, kiroleko... ezagutzen laguntzea dute helburua bezala.
Izen emateak, eskola urterako balio du eta astean 4 eguneko maiztasun erregularra behartzen du.
Izen ematea
Derrigorrezkoak ez diren eta urririk diren Eskolaz kanpoko Aktibitateen antolaketa eta kalitatea errazteko, izen emate papera betetzea eta eskolari ematea galdetua da.
Familiek aldakuntzak egitea aukera dute, hiruila bukaeran, idatzitako hitza bat eskolari emanez.
Edozein falta izateek ere justifikatuak eta herriko agenteari emana izan behar da.
Haurrek, eskolez kanpoko denboratik ezingo dute atera guraso edo izen emate paperan izendatua izan den pertsonaren presentziarik gabe.
Aktibitateak
Urte guzian eta bakantzen denboran, gaikako aktibitateak antolatuak izaten dira.
Berria : Gurasoek, zuen erabiltzaile izenekin, Eskolaz kanpoko Aktibitate Denbora-ri eskainia den blog pribatuan berri guziak atzematen ahal dituzue (sarbiderik ez baduzue edo galdu badituzue, milesker herriko etxearekin harremanetan sartzea).
Eskolaldi ingurukoaren bloga ikusi
Kantina
Ordutegia
Herriko agenteek dute ostalaritza eskolarra zaintzen eta 11ak eta 30etatik, 13ak eta 20etara funtzionatzen du.
Kantinarik ez da asteazkenetan.
Prezioak
Janaldia, 4 €-koa da egunero.
Izen emateak
Izen ematea, berantenez desiratua den egunaren goiz bertan 8ak eta 30 baina lehenago egin behar da direktuki eskolan.
Gurasoek izen emate dokumentu bat izenpetu beharko dute, eskolako sartzean.
Manatua den janaldi bakoitza pagatua izan behar da, aldakuntza kasutan ere.
Menuak
Kanboko Jantegi izenako kantina, kanpoko hornitzaileak ditu janaldiak prestatzen. Ohiko arau, merkatu ikerketa/janariako (GEPM/DA) iraunkor Taldearen dokumentu tekniko eta erabilera profesionalen kodeei eta kalitate zeinu ofizialen (labelak, AOC) arabera.
Astero, menuak kontsultagarriak dira haien webgunean :
www.bertakoa.eus webgunean menuak ikusi
Garrantzitsua : osasun arazoak edo janari alergiak dituzten haurrek, kantina baliatzen ahal dute, P.A.I baten platan ematearen baldintzarekin, 2021ko ostailaren 10eko zirkularrak aholkuekin finkatua izan den protokoloaren arabera. P.A.I baten pean izatea ez den jateko intolerantzien kasuan, gurasoak dira erne egon behar janaldien osaketak, eskolan edo Jantegi webgunean erakutsiak diren menuetan begiratuz.
Kantinak, janaldi edo plater ordezkatzerik ezingo du proposatu.
Ordainketa moldeak
Hilabeteko ordainketa da eta egina izan behar da :
- edo diru kentze automatiko batez
- edo ordainketa interneten bidez DGFIP-ak kudeatzen duen www.payfip.gouv.fr segurtasuna den webgunearen bidez
- edo txeke baten bidez, faktura eskuratzean, Trésor public de Cambo les Bains-ri zuzendua, direktuki bidali, helbide horreri : TRESOR PUBLIC - 21 Avenue de la Mairie - 64250 CAMBO LES BAINS
Fakturak e-mezuz zuzenduak dira, izen emate denboran emana duzuen helbideari.
PayFiP-ekin interneten bidez ordaindu
Kolegioko eta lizeoko ikasleendako eskolako garraiatzea
Euskal Herriko komunitatearen eskolako garraiatzea, TXIK TXAK sareak kudeatzen du .