"Document d’information communal sur les risques majeurs", D.I.C.R.I.M dokumentua sortua izan da biztanleen segurtasuna zaintzeko.
Krisi egoerei (ur gainditzeak, bero handiak, oihaneko suteak, ekaitzak, hesi hauste arriskuak, pandemiak, etb)buru egiteko hartuak izan diren laguntza eta prebentzio neurriak definitzen ditu.
Dokumentu horrek Ainhoa lurraldea mehatxatzen dituen arriskuak aurkezten ditu eta errespetatu behar diren segurtasun aginduak, aurrekusitako abisu moldeak, urgentzia zenbakiak eta atxiki behar den portaera oroitarazten ditu.