2002-an
sortua; Bil Ta Garbi Sindikatu mixtoak etxe-hondakinen eta hauen iduriko
balorizazioa segurtatzen du Pirinio Atlantikoko bi hirigune elkargorentzat :
Euskal Hirigune Elkargoa (EHE – 158 herri) eta Béarn des Gaves Elkargoa (CCBG –
53 herri), hots 211 herri eta hauen 347 000 biztanleak.
Bilketa bi kolektibitate kideen eskumena delarik, Sindikatua etxe-hondakinen lekualdatzeaz, balorizazioaz eta tratamenduaz arduratzen da. Birziklatze sailak gidatzen ditu ere eta bi lurralde hauetan ekonomia zirkularraren urratsa bultzatzen du. Hondakin mota bakoitza aterabide egokienera bideratzen du, osagarri diren hiru ekipamendueri esker:
· Canopia Poloa (Baiona), etxe-hondakinak tratatzen eta balorizatzen ditu energia ekoiztuz, Balorizazio Energetiko eta Organiko Unitateari (BEOU) esker. Bestalde, birziklagarriak diren etxeko paper eta estalki bereizketa zentroa da, 2023an modernizatua izan dena.
· Mendixka Poloa (Sarrikotapea)
Obra fase baten ondotik, hondakin organikoak baizik balorizatzen dituen unitatea da eta azken aukeran lurperatzea.
· Zaluaga poloa (Senpere) azken aukeran lurperatzeari berezitua den gunea.
Modernizatze proiektuaren baitezpadakoa
Urtero Canopiako BEOU-ak 80 000 tona etxe-hondakin tratatzen ditu. Gunea haunditu gabe eraikinen modernizatze proiektuak arauen (AGEC legea) baita lurraldearen beharrei eta trasizio energetikoari erantzuten du.
Kondua ez da hondakin gehiago tratatzea baina bai gaur egun lurperatua den etxe-hondakin errefusaren partea hobeki tratatzea. Proiektuaren helburua da, beraz, balorizazioa optimizatzea, lurperatzea ahalik eta gehien murriztea eta tokiko energiaren ekoizpena (beroa, elektrizitatea, biometanoa) sustatzea. Azkenean, hondakinen %90-a balorizatzen ahalko da, gaur egun %78-a den bitartean. Aterabide teknikoa ez da oraindik finkatua hein horretan : operadore hautagaiekin eginen den elkarrizketa lehiakorraren esparruan zehaztuko da.
Proiektuaren helburuak :
Hiru helburu nagusi eta osagarrik gidatzen dute modernizazioa :
· Hondakinen balorizazioa optimizatzea, lurperatzeko azken errefusak ahalik eta gehien murriztuz
· Hondakin errefusetatik abiatuz, neurritasuna eta energiaren ekoizpena ahal bezainbat pusatu
Eragiketa eta tratamendu kostu guztiak menperatu, errendimendu globaleko kontratu publiko baten esparruan.
Elkar aditzea, erabilbidea
2026ko irailaren 28tik urriaren 27ra, aitzineko elkar aditzea deneri idekia da, arauzko eta aurre ingurumen baimenaren eskaera pausatu aurrean. Denbora uzten du norberak proiektuaren helburuak ulertzeko, erronken identifikatzeko baita helburu eta ondorioen eztabaidatzeko.
Biztanle, tokiko biztanle, elkarte, elkargo eta eragile ekonomikoek haien galderak pausatzen ahal dituzte, abisu bat adierazi edota aztertze jarraipenean kondutan hartu behar diren zaintza punduak berriz igoaraziz.
Urrats hunen bukaeran, bilan publiko bidez ekarpen guziak aztertuak izanen dira, irtenbide teknikoak aberasteko asmoarekin.
Nola parte hartu
· Linean : erregistro numerikoa www.biltagarbi.com webgunean.
· Paperezko bertsioan : Eskuragarri paperezko 10 gune ofizialetako erregistroetan (publikoari idekia den ordutegian) - Bil Ta Garbi sindikatuko egoitza, EHE eta CCBG elkargoko egoitzetan, Baiona, Bokale, Lehuntze, Mugerre, Hiriburu, Tarnoze eta Saint-Martin-de-Seignanx-eko herriko etxeetan.
· Aditze elkartze denbora osoan proposatzen diren trukaketa eta hitzorduetan.
Hitz ordu nagusiak
· 2 bilkura publiko (18:00-20:00, zuzenean eta berriz eman Bil Ta Garbiko Youtube katean) : Baionan (Albizia sala) irailaren 30an eta Senperen (Larreko kultur gunea) urriaren 19an.
· 3 ate idekitze : Mendixka urriaren 7an (14:00-16:00, Sarrikotapea) ; Baionan, Canopia, urriaren 14ean (14:00-16:00) eta urriaren 24ean (9:00-12:00).
· 2 informazio mahai : Irailaren 30 ean, Baionako Sainte-Croix mediatekan (8:30-12:30) eta urriaren 17an Baionako Leclerc zentro komertzialan.
· 2 tailer tematiko, izen emaite eta gonbidapenaren bidez « proiektuaren erronka eta helburuak» eta «bizi ingurumena eta proiektuaren integrazioa »(izen emaiteak biltagarbi.com)
Informatzeko tresnak
Euskarri desberdinak proposatuak dira www.biltagarbi.com webgunean eta 10 gune ofizialetako elkar aditze guneetan :
· Elkar aditze dozierra, proeiktuaren ulermen informazio guziak biltzen dituen dokumentua da
· “Baitezpadako proiektua”-ren sintesia, laburbildua eta bi hizkuntzetan frantsesa/euskara eskugarri.
· “Elkar aditzea, erabilbidea” egun zehatzak, toki desberdinak eta ekarpenen aterabideak aurkezten dituen elebidun esku liburua.
