- 3 adineko Adin Goxoa klubak aktibitateak berriz hasiko ditu astearteetan 14:00etatik 18:00etara, irailaren 3tik goiti.
Zatoz lagunarteko une baten partekatzera, mahai joko batzuen inguruan (mus, belote, scrabble, rummikub, triominos) eta jolastu astean behin eskoletako haurrekin.
- Les Poneys de Manon elkarteak irailaren 12an, ostegunarekin, hasiko ditu bere joskintza lanak. Kideak ostegunero biltzen dira 9: 00etatik 12:00etara, elkarteen gelan.
Ez izan zalantzarik josteko tailerretan parte hartzeko. Sorkuntzen salmentak animazioak finantzatzeko balio du, ospitaleratuak diren haurren alde. tel 06 32 79 39 89
- Urriaren 10ean, ostegunez, Elkartetxea gelan, 18:30tan hasiko da berriz Pilates. Interesatuek ikastaro bat egin dezakete. Kurtsoak ortzegunero iraganen dira 18:30tik 20:00etara, Elkartetxea gelan.