HEK diru laguntza

Sailak/Tags
    raz

    Zure enpresako inbertsio proiektu bat baduzu 2026an edo 2027an, beraz zatoz mintzatzera data hauetatik batean:

    -        Urtarrilaren 26an, astelehena, 19:00etatik 20:00etara, Azkainen;

    -        Urtarrilaren 27an, asteartea, 08:00etatik 09:00etara, Sarako Herriko Etxean;

    -        Urtarrilaren 30ean, ostirala, 12:30etik 13:30era, Senpereko Larreko gelan.

    Besteak beste HEK dirulaguntza aurkeztuko dizugu.

    10.000 €-rainoko laguntza hau eskuratzeko enpresek bi baldintza bete behar dituzte: 10 soldatapeko langile baino gutiago ukan eta urteko negozio zenbatekoak milioi 1 euroko langa ez gainditzea.

    Aktibitate sektore hauetako enpresek eskura dezakete laguntza:

    Janari saltzaileak, Ostatu eta Jatetxeetako nagusiak, Jatekoari loturiko profesionalak, Eraikuntzako ofizialeak, Ekoizpenari loturiko ofizialeak, Arte-ofizialeak…

    Izena eman (baitezpadakoa ez izanik ere, izena ematea gomendatua da) : https://forms.gle/aowXSxr35SsuxkWz9

    Gorago proposaturiko datetan ez bazara libro, gehiago jakiteko edo hitzordu bat hartzeko harremanetan sar zaitezke, e-mail honen bidez: deveco@communaute-paysbasque.fr